Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Macron: in medio virtus

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Frantziako presidente berriak bere hitza bete du, eta zentro-zentroko gobernua osatu du: lau sozialista dira, hiru zentrista, hiru eskuindar, ekologista bat eta gainerakoak, independenteak.

François Bayrou da Frantziako Gobernu berriko kide garrantzitsuenetarikoa. Emmanuel Macronek bere gobernua zentrokoa zela erakutsi nahi zuen, eta horretarako Bayrou behar zuen. Frantzian inor zentrokoa baldin bada, hori Bayru da. Ministro izandakoa da, Miterrand sozialistarekin aurrena, eta Chirac kontserbadorearekin, gero.

2007ko hauteskunde presidentzialetan oso emaitza onak izan zituen, botoen % 18rekin hirugarren postua eskuratu zuen. Bere alderdiak, Mugimendu Demokratikoa izenekoak, irudi ona du gizarte frantsesean. Eta Macronek mesede asko zor dizkio: kanpainaren hasieratik Bayrou ondoan izan du. Pauko auzapez gisa egindako lanetik, gainera, euskal afera ondo ezagutzen du, eta ez bakarrik gertutasun geografikoagatik, beti interes handia izan duelako baizik. Orain, Bayrouk saria jaso du: Justizia Ministerioa berarentzat eta beste garrantzia gutxiagoko bi kargu bere bi kolaboratzailerentzat.

Macronek emandako hitza bete du, eta zentro-zentroko gobernua osatu du. Lau sozialista dira, hiru zentrista, hiru eskuindar, ekologista bat eta gainerakoak, independenteak. Eta parez pare, emakumezkoak eta gizonezkoak. In medio virtus, esaten zuten erromatarrek. Ea hala gertatzen den!