Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Mayk Ipar Irlandarekin duen arazoa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Hauteskunde emaitzen ostean, lehen ministro britainiarrak Ipar Irlandako unionisten botoa behar du bere programa aurrera ateratzeko. Beraz, onartu egin beharko ditu haien eskariak.

Theresa May lehen ministro britainiarrak badu beste arazo bat zerrendari gehitzeko: Ipar Irlanda. Hauteskundeek utzitako emaitzen ostean, derrigorrezkoa du Ipar Irlandako unionisten botoa bere programa aurrera aterako badu. Beraz, onartu egin beharko ditu haien eskariak.

Badira arazorik ekarriko ez dioten hainbat: Adibidez, Ipar Irlandako nekazariei diru-laguntzak ematea edo diru gehiago jartzea azpiegituretarako. Hori, azken batean, ipar-irlandar guztien mesederako izango da, izan unionista edo errepublikar. Baina unionistek, baita ere, Orangeko Ordenaren martxak itzularazi nahi dituzte, auzo errepublikarrak gurutzatzean sortzen zituzten liskarrak zirela-eta debekatu ziren martxak, alegia. Eta hori bai, hori arazo handia izan liteke: errepublikarrek ohartarazi dute jada martxa orangistak baimenduta, bake akordioak arriskuan leudekeela.

Eta egin kontu, gainera, Ipar Irlandan Gobernu autonomikoa osatzeko akordiorik gabe daudela oraintxe. Alderdi Demokratiko Unionistaren eta Sinn Feinnen arteko koalizioa orain hilabete batzuk hautsi zen eta, hain justu, gaur bertan hasiko dira hitzarmena berpizteko negoziazioak. Teorian, Gobernu britainiarrak neutral eutsi beharko lioke baina unionistek, 31 eskutik!