Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Erasmus belaunaldia boterera iritsi da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Frantziako presidentea mugarik gabeko Europaren onurak ezagutu zituzten lehen belaunaldiko kide da, eta EB sutsu defendatzen du.

Lehen Erasmus presidentea da Emmanuel Macron. Mugarik gabeko Europaren onurak ezagutu zituzten lehen belaunaldiko kide da, eta belaunaldi hori da orain agintera iristen ari dena. Macronek sinisten du Europako Batasunean eta sutsu defendatzen du. Baina onartzen du, baita ere, Europak erreformak behar dituela eta derrigorrez herritarrak defenditzeko balio behar duela. Babes hori ez da segurtasuna bakarrik, ekonomia ere bada. Eta ekonomiaren alor horretan Macronek beharrezkoa du Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren babesa.

Herritarren konfiantza irabazteko Europako Batasunak egin behar duen lehen gauza da austeritate politikarekin amaitzea, edo gutxienez, austeritate hori leuntzea. Eta hori ezin liteke egin Merkelek nahi ez badu. Atzokoa lehen Europako Kontseilua zuen Macronek. Eta agintari frantziarrak eta alemaniarrak elkarren arteko sintonia ona erakutsi zuten. Bat egiten dute gauza askotan, baina inportanteena falta dute. Merkelek ez du ezer egingo iraileko hauteskundeen aurretik. Inportantea da, dena den, hura konbentzitzen hastea.