Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gizartea eta krisia. Juanjo San Miguelen iruzkina

Albisteak

Iruzkina

Gizartea eta krisia

Juanjo San Miguel

Juanjo San Miguel

2017/06/23

Azken urtetan mendebaldeko gizarteak astindu dituen krisiak kolokan jarri ditu hitzarmenak eta konpromisoak. Laster ohartu gara ez dagoela guztiontzako balioko zukeen arau ukaezinik.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gizartea gizakiok sortutako elkarteak dira, gure bizimodua hobetu eta bizitza erosoagoa izan dakigun. Taldeak handitu eta elkarbizitza luzatu ahala, antolaketa horren oinarriak zabaldu, sendotu eta anitzagoak bihurtzen dira. Azken urtetan mendebaldeko gizarteak astindu dituen krisiak kolokan jarri ditu indartsuak eta suntsitu ezainak ziruditen hitzarmenak eta konpromisoak. Zalantza horretan ziurtasunen eta egien bila atera gara, eta laster ohartu ez dagoela guztiontzako balioko zukeen arau ukaezinik. Ingurua dardarka sumatu dugunean beldurra nagusitu da, lana gal genezakeelako, bakardadeak irtenbide guztiak itxi litzakeelako, etorkizuna bat-batean ilundu zaigulako…

Gizarteak ez dira berdinak, ondorioz, zailtasunek eta eragozpenek ez dute eragin bera batean edo bestean. Europan taldeak eta inguruak garrantzi berezia izan ohi du. Familiak, lagunek, gertukoek norberak beste balio zuen, ondorioz, elkartasuna oinarri-oinarrizkoa izan da gure antolaketa sisteman. Europan sortutako antolaketak ahulenak, zailtasunak zituztenak, baztertuta gera zitezkeenak kontutan izan ditu, ondokoa gertukoa zelako. Estatu Batuetan, aldiz, aitzindari eta esploratzaile lurra izanik, bakoitzak bere burua zaindu eta babestu behar izan du, bakarrik edo talde txikietan egin behar izan dituzte ahaleginak. Horrek sortu duen gizarteak irabazlea goraipatzen du eta galtzailea baztertu eta gertatu zaionaren erantzule egin. Elkartasunak neurri zehatzak ditu eta gehiengoak ez du onartuko besterik gabe, estatuaren edo erakundeen laguntzari esker bizitzea.

Bi eredu ezberdin dira, antzekotasunak izan arren. Krisiak ondorio ezberdinak izan ditu Atlantikoaren bi aldetan, baina han eta hemen eredua agortzen hasita dagoela ohartu gara, Bigarren Mundu Gerra ondorengo erantzunek ez digute balio gero eta aldakorragoak diren erronka berriei erantzuteko. Egoera honetan horrenbeste garatu diren gizarteek, lan handia, elkarkidetza eta enpatia eskatzen dituzten konponbideak behar dituzte, beti ere garbi izan da ez dagoela guztiok asetuko gaituen erantzunik. Batzuek, hala ere, irtenbide errazak eskaini eta agintzen dizkigute, gizarteak antolatutako erakunde zabalak izan aurreko garaikoak, lurra eta zerua hain gertu izanik borondatezko jauzia nahikoa zenean batetik bestera joateko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena