Itxi

Jesus Torquemada

IRUZKINA

Madurok arrazoi du, behingoagatik

JESUS TORQUEMADA

JESUS TORQUEMADA

Bai, Madurok arrazoi du. Venezuelan estatu kolpea eman dute. Nola ez du ba berak jakingo, kolpe horren arduraduna bera izanda?

Orain hiru hilabete hasi zen kolpea, Chavistek erabat kontrolpean duten Auzitegi Gorenak Asanblea Nazionala, Parlamentua, botererik gabe uztearekin batera.

Asanblea Nazionalerako azken hauteskundeak galdu egin zituen chavismoak; ordutik, oposizioak du gehiengoa bertan. Kontua da, apenas duela aukerarik oposizioak, Madurok aurreko Asanbleak eman zizkion aparteko ahalmenak erabiltzen ari delako agintzeko. Eta orduko Asanbladaren gehiengoa chavista zen, jakina.

Madurok desagerrarazi egin nahi izan zuen oposizioak Parlamentuan zuen gune hori eta helburu horrekin Auzitegi Gorenak hauteskunde legegileetako emaitzak bertan behera utzi zituen praktikan.

Chavismoaren baitan zatiketa eragin zuen horrek. Esate baterako, Luisa Ortega, ordura arte Maduroren esanak jarraitzen zituen fiskal nagusia, jabetu zen Venezuelakoa diktadura ari zela bihurtzen. Auzitegi Gorenak atzera egin behar izan zuen eta  Madurok hauteskunde konstituziogilearen kontua asmatu zuen orduan. Alegia, Konstituzio berria egitea helburu izango duen asanblea berri bat aukeratzea, egungo Asanblea Nazionalaren gainetik egon dadin.

Helburu hori bere modura ezingo balu lortu, Madurok argi eta garbi esan du nola egingo duen: "botoekin ezin dena, armekin egin beharko da".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Analisia