Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Italia bakarrik, errefuxiatuen etorreraren aurrean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Orain bi urte Gerziari gertatu zitzaion gauza bera ari zaio orain gertatzen Italiari. Etorkinak modu masiboan ari zaizkio iristen, eta Europatik, berriz ere, bakarrik utzi ditugu.

Orain bi urte Gerziari gertatu zitzaion gauza bera ari zaio orain gertatzen Italiari. Etorkinak modu masiboan ari zaizkio iristen, eta Europatik, berriz ere, bakarrik utzi ditugu. Egeoko itsas-bidea, Turkia eta Greziaren artean errefuxiatuek egiten zuten itsas-bidea, kasik ixita utzi zuen Europak Turkiarekin sinatu zuen akordioak. Eta espero zen bezala, inmigrante emaria Meditarreneo erdira aldau da, Libia eta Italiaren arteko itsas-pasabidera.

Soilik hiru egunetan, 12.000 lagun baino gehiago erreskatatu dituzte itsasoan eta Italiara eraman. Greziak esan zuen gauza bera dio Italiak, arrazoi osoz: hau Europa osoaren arazoa dela eta europar denei dagokiela konponbidea bilatzea.

Paolo Gentiloni, Italiako lehen ministroak adierazi du, erdi mehatxuka erdi erreguka, Italiak laguntzarik eskuratzen ez badu, italiarrak ez diren Gobernuz Kanpoko Erakundeen ontziak portuetara gerturatu daitezen debekatu egin beharko duela.

Badira ia bi urte Europa Batasunak Grezia eta Italiara iritsitako 160.000 errefuxiatu banatzeko kuotak ezarri zituela. Derrigorrezkoa da akordio hura betetzea eta, are gehiago, kopuru horiek handitzea. Iheslariekiko giza elkartasunez, eta baita gure bi kide europarrekiko elkartasunez ere. Horra bi arrazoiak.