Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Theresa May ahots gabe geratu da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Mayk zorte txarra izan zuen atzo alderdi kontserbadorearen kongresuren amaierako hitzaldian. Ez zitzaion ondo entzun, afonia zuelako, baina gainera bere alderdiaren zati batek ez zuen May entzun nahi.

Theresa Mayk zorte txarra izan zuen atzo alderdi kontserbadorearen kongresuren amaierako hitzaldian. Ez zitzaion ondo entzun, afonia zuelako, baina gainera bere alderdiaren zati batek ez zuen May entzun nahi.

'Brexit'lari gogorrak, Erresuma Batua Europar Batasunetik moduak zaindu gabe atera nahi dutenak, bera erorarazteko momentuaren zain besterik ez daude. Suposatzen da Boris Johnson izango dela xake-matea egingo duena, kanpo harremanetarako ministroa, baina beste edonor izan daiteke; kontserbadoreak maisuak dira sastakaia bizkarrean sartzen.

May une zailean dago. Badaki alderdi kontserbadorearen zati batek; eta batez ere alderdia babesten duten enpresek, 'brexit' malgua nahi dutela.  Horregatik proposatu zion Europar Batzordeari duela bi aste bi urtez luzatzea irteerarako negoziazioa.

Eta 'brexit' gogorra nahi dutenek aurre egin diote, biguntzat joz eta boz-emaileak traizionatu egin dituela esanez. Antzeko arazoa du Alderdi Laboristak, ez baitute argi zer egin 'brexit'arekin; baina, momentuz, Jeremy Corbyn euren buruak egoera kontrolpean du.