Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Politika seriotasunez hartzen duela erakutsi du berriz Holandak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

208 egun gobernua osatzeko baina denek ulertzen dute garrantzitsuena dela gobernua izan ea herrialdea aurrera ateratzea. Horregatik da Holanda ekonomia indartsua duen herrialde serioa.

Holandak erakutsi du, berriz ere, herrialde oso aurreratua dela politikoki. Holandan gobernuak beti osatzen dituzte koalizioan, alderdi bakarrak ere ez duelako inoiz lortzen gehiengorik Parlamentuan. Beraz, bi, hiru edota baita lau alderdiko koalizioak ere osatu behar izaten dira. Eta hori bera gertatu da orain.

208 egun negoziazioan eman ondoren, lau alderdik osatuko dute Gobernua: familia liberalekoak bi; eta demokristauen familiakoak beste bi. Adostasunera heldu ahal izateko euren programen zati bat alde batera utzi behar izan dute lauek.

Adibidez, demokristau eta liberalek kontrako jarrerak dituzte eutanasiari  dagokionez, eta baita, abortua, ezkontza homosexual edo errefuxiatuei buruz ere. Eta egin kontu gainera, koalizio horrek parlamentuan osatzen duen gobernuak eserleku bakarreko aldea duela oposizioarekiko.

Negoziazioek 208 egun iraun dituzte eta Holandako historian marka berria ezarri dute (aurrekoa egun bat gutxiagokoa zen). Baina, azkenean, denek ulertzen dute garrantzitsuena dela gobernua izan ea herrialdea aurrera ateratzea. Horregatik da Holanda ekonomia indartsua duen herrialde serioa.