Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Harridura Venezuelako oposizioan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Gobernuak ziurtatu du hautagai chavistek Venezuelako 23 estatuetatik 17tan irabazi zutela. Hori da hain justu ere oposizioak espero zuenaren kontrakoa.

Venezuelako oposizioa harrituta dago igandean egindako eskualdeetako hauteskundeek utzitako emaitzarekin. Gobernuak ziurtatu du hautagai chavistek Venezuelako  23 estatuetatik  17tan irabazi zutela. Hori da hain justu ere oposizioak espero zuenaren kontrakoa, uste baitzuten estatuetako gobernadoreen gehiengoa eskuratuko zutela. Inkesta guztiek zioten  oposizioak garaipen argia lortuko zuela.

Gainera, oposizioak espero zuen parte-hartzearen gorakadak mesede egingo ziola  baina itxura batean  gorakada horrek chavisteei egin die mesede. Ez dago iruzurra baztertzerik ere. Hauteskundeen Batzorde Nazionala chavisten kontrolpean dago eta beti gauza arraroren bat egiten du.

Oraingoan sistema informatikoez arduratzen zen enpresa kaleratu du, aurreko hauteskundeetan, Asanblea Konstituziogilea aukeratzeko egindakoetan, boto kontaketan  irregulartasunak salatu zituelako. Gainera azken unean oposizioak botoa eman oi duen gunean, hautesleku askoren kokapena  aldatu zuen, oposizioko  boto-emaleen artean nahasmena sortu nahian.

Baina balizko iruzur hori alde batera utzita  errealitate bat dago: chavistek kosta ala kosta  urteetan boterean egon nahi dutela eta behar adina boto dituztela nahi horri itxura demokratiko bat emateko.