Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Japoniak bere ahalmen militarra handitu nahi du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Tokiok babeserako Armada du, ez erasorako. Hori aldatu nahi du Abe lehen ministroak, Ipar Korearen erasoei aurrea hartu ahal izateko.

Joan den igandean Japonian jasotako hauteskundeen emaitzek Asia Ekialdean tentsioa areagotzeko balio dezakete. Shinzo Abe egungo lehen ministroak alde handiz irabazi ditu hauteskundeak, Konstituzioa aldatzeko beharrezkoak diren diputatuen bi herenak eskuratuz. Japoniak "baketsua" deitzen den Konstituzioa du, hau da, teorian soilik  babeserako Armada izaten uzten dio eta ez erasorako… Bere lurraldea defenda lezake, baina ezin dio inori eraso egin.

Ameriketako Estatu Batuek inposatu zuten Konstituzio hori Bigarren Mundu Gerran irabazi ostean Japonia okupatu zutenean. McArthur jeneralak idatzi zuen, okupatutako Japoniako gobernadorea zen bera. Shinzo Abek hori aldatuko zuela agindu zuen hauteskundeetara joan zenean; berak dio horrek jada ez duela balio gaur egunerako, Ipar Koreak mahai gainean jarritako mehatxuaren aurrean, japoniarrek militarki indartu beharra dutela. Udan Ipar Koreako bi misilek Japonia zeharkatu zuten eta Hokkaido uharteko bizilagunek babeslekuetan gorde behar izan zuten. Horregatik japoniarrek Aberi esan diote, baietz, berritzeko Konstituzioa. Kim Jong-Unen Gobernuak Aberi leporatu dio armada moldatu nahi izatea Ipar Korearen kontrako balizko inbasio baterako.