Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Barzani kurduen buruzagiak dimisioa eman du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Oposizio kurduak Barzaniri leporatu dio erreferenduma azkarregi antolatu izana, eta Barzanik onartu egin du bere ardura. bere erantzukizuna onartu du.

Masud Barzani Kurdistan irakiarreko presidenteak dimisioa eman behar izan du, independentzia erreferendumaren ostean sortutako krisiak eraginda. Hilabete dela egin zen galdeketa Kurdistan irakiarren eta independentziaren aldeko emaitza zabala izan zuen.

Irakeko Gobernuak, ordea, berehala esan zuen erreferenduma ez zela legezkoa, 2005eko Konstituzioak ez zuela halakorik aurreikusten. Konstituzio horrek Kurdistani autonomia zabala onartzen dio, besteak beste, Armada izateko eskumena —Peshmergak—. Arazoa da, ordea, Konstituzio horrek ez duela Kirkuk hiriaren inguruko lurraldeen arazoa konpontzen, eta lurralde horiek estrategikoak direla petrolio putzu aberatsak dituztelako. Kurduek diote eurenak direla lurralde horiek, baina, egiaz, Kirkuk inguruan kurduak ez dira gehiengoa.

Erreferendumaren ostean, Irakeko Armadak indarrez hartu du Kirkuk eta bota egin ditu soldadu kurduak. Gainera, mugako herrialdeek, alegia, Iranek eta Turkiak erabaki dute kurduak zigortu eta mugak ixtea. Eta mundu zabalean ere ez du inork erreferenduma onartu, salbu eta Israelek. Oposizio kurduak Barzaniri leporatu dio erreferenduma azkarregi antolatu izana, eta Barzanik onartu egin du bere ardura. bere erantzukizuna onartu du. Egiaz, bere agintaldia 2013an amaitu zen, baina jardunean jarraitzen zuen, Estatu Islamikoaren kontrako gerran ere badabiltzalako kurduak.