Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Mugabe: buruzagi baten gainbehera

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

93 urterekin joan da Robet Mugame Zimbabweko gobernutik. Baina ez bere gogoz; bota egin dutelako baizik.

Afrikako deskolonizazio prozesuko liderrik errespetatuenetakoa izan zen Robert Mugabe. 60ko eta 70eko hamarkadetan, Afrikako herrialde gehienak independentzia lortzen ari zirenean, Hego Rhodesiako kolonia britainiarrean, gutxiengo txuriak tinko eusten zion aginteari, apartheid moduko sistema batean, gehiengo beltza baztertuta. Mugabek zuzendutako gerrilak bota zuen, azkenean, gobernu hura.

1980. urtean independiente bihurtu zen herrialdea eta Zimbabwe izena hartu zuen. Bide gozoa izan zen hasierakoa. Munduko kupre meatzik handienak eta nekazaritza oparoa izanik, etorkizuna bazuen Zimbabwek. Baina Mugabek bi akats handi egin zituen.

Alde batetik, ekonomiaren zati handi bat, nekazaritza batez ere, zurien kontrolpean zegoen. Eta Mandelak Hego Afrikan egin zuen tankeran, zuriak batu beharrean, Mugabek etxaldeen jabetza kendu egin zien eta gehienek erbestera jo behar izan zuten. Ekonomia hondaratu egin zen. Zimbabwek munduko inflazio handienaren marka hautsi zuen. Eta bestetik, ustelkererian eta errepresio bidean galdu zen Mugabe.

Eredu izateari utzi zion eta kosta ahala kosta aginteari eusten zion jauntxo bihurtu. 93 urterekin joan da baina ez bere gogoz; bota egin dutelako baizik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Afrika
  • Analisia