Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Fujimoriren indultoa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Alberto Fujimori, 90ko hamarkadan Peru gobernatu zuen agintaria, bertako gizartean zatiketa ikaragarria eragiten duen pertsonaia dugu.

Alberto Fujimori,  90ko hamarkadan  Peru gobernatu zuen agintaria, bertako gizartean zatiketa  ikaragarria eragiten duen pertsonaia dugu. Askok  babestu egiten dute, Sendero  Luminoso  gerrillari taldearekin  amaitzea lortu zuelako. Indar Popularra alderdiko buruzagiak dira  Keiko eta Kenji Fujimoriren  semeek, Parlamentuko  alderdirik  handiena da hau eta  iaz  presidentziarako  hauteskundeak  irabazteko zorian egon zen  Keiko. Baina askoz ere gehiago dira  Fujimoriren kontra  daudenak, batez ere  gerrillarekin  amaitzeko erabili zituen  bitartekoengatik.

Fujimoriren agintaldian, segurtasun indarrek eta paramilitarrek hainbat  hilketa egin zituzten.  25 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Fujimoriri hilketa horietan izan zuen arduragatik, eta soilik  8 urte kartzelan egin dituenean espetxetik irtengo da, egungo presidenteak, Pedro Pablo Kuczynskik, eman dion  indultoari esker.

Joan den astean, Kuczynski agintetik erortzear egon zen ustelkeria kasu bat tarteko; bozketan Fujimoriren aldeko hainbat diputatuk abstentziora jo zutelako libratu zen. Orduan, jada aipatu zen babes haren ordaina Fujimoriren indultoa izango zela, baina inork ez zuen uste hain modu lotsagabean eta hain azkar egingo zenik.