Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Corbynen maisu-jokaldia 'Brexit'aren harira

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Buruzagi laboristak iragarritakoak Theresa May lehen ministroaren 'Brexit'aren proiektua alda lezake.

Britainia Handiko Alderdi Laboristaren jarrerak, Jeremy Corbyn buruzagiak atzo iragarritakoak, Theresa May lehen ministroa behartu lezake bere proiektua, 'Brexit gogorra'ren proiektua, albo batera uztera. Corbynek proposatzen du Erresuma Batua Europako merkatu bakarretik irtetea baina aduanen batasunean segitzea. Aduanen batasunean segitzeak esan nahi du produktuak muga-zergarik ordaindu gabe pasatu ahal izaten direla herrialde batetik bestera. Merkatu bakarrak, gainera, pertsonak aske mugitu ahal izatea eta Europako epaitegi batek gainbegiratutako lege komunak ditu bere barne, eta hori da, hain zuzen ere, 'Brexit'aren aldekoek nahi ez dutena. Merkatu bakarra 1993an sortu zen, aurrez Europar Batasuna soilik aduanen batasuna zen, kooperazio politiko eta ekonomikorako mekanismoekin.

Laboristek ekimen hau Parlamentuan aurkezten badute, bozketa irabaziko dute liberalen eta nazionalista eskoziarren babesarekin, eta Theresa May oso ahulduta geratuko da. Beraz, Corbynen jokaldia oso ona da, maisu batena.