1976ko Martxoak 3 -

1976ko martxoaren 3a

EH Bildu, 'oroimena eta justizia etorkizunaren oinarri' izatearen alde

Hala azaldu da gaur alderdi horrek Gasteizeko Udalean duen eleduna, Zaramagako monolitoaren aurrean, 1976ko martxoaren 3an Poliziak tiroz erail zituen langileen omenez egindako ekitaldian.

EH Bilduk 1976ko martxoaren 3an hildakoen oroimenez egin duen ekitaldia. Argazkia: EH Bildu
EH Bilduk 1976ko martxoaren 3an hildakoen oroimenez egin duen ekitaldia. Argazkia: EH Bildu
EH Bilduk 1976ko martxoaren 3an hildakoen oroimenez egin duen ekitaldia. Argazkia: EH Bildu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Gasteizeko Udalean duen bozeramaile Miren Larrion "Gasteizeko eta Euskal Herriko etorkizuna oroimena eta justizia oinarri izanda" eraikitzearen alde azaldu da gaur, Zaramagako monolitoaren aurrean, 1976ko martxoaren 3an Poliziak tiroz erail zituen langileen omenez gaur egindako ekitaldian.

Bere mintzaldian zehar, Larrionek "hiri oso baten zein askatasunaren eta eskubideen aurkako sarraskian" hil ziren bost langileak izan ditu gogoan.

EH Bilduren ordezkariak salatu egin du erailketak "zigor gabe jarraitzea" eta "biktima horientzat aitortzarik, justiziarik eta ordainik egon ez izana. Gizartearentzat oso garbi dauden kontzeptuak, baina frankismoaren oinordekoek onartu ezin dituztenak".

Miren Larrionek azaldu duenez, "gaur 40 urte, plaza honek gas negar-eragileen, Poliziaren tiroen eta beldurraren usaina zeukan, baina baita pertsona ororen eskubide zibilak eta lan-eskubideak errespetatuko dituen askatasun garai berri baten itxaropenarena ere".

"Aldaketa usaina zegoen. Eta gaur, 40 urte geroago, Martxoaren 3ko plaza honek aldaketa usaina dauka", baieztatu du. Ondoren, gaur egun "lan erreforma eta mozal legea, zein osasuneko, hezkuntzako edota oinarrizko zerbitzu sozialetan murrizketak inposatzen" dituztenen aurka ekin dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Berriak Politika Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EH Bildu Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Gasteiz martxoak 3 Polizia abusuen biktimak