Bake prozesua -

ETA-ren desarmea

Ikusmin handia Euskadin, egiaztatzaileen agerraldia dela eta

Iragarpena 14:00etan izango da, Bilboko hotel batean; egiaztatzaileek agerraldi bat egingo dute ETAren desarmeari buruzko lehen keinua ezagutzera emateko. Ekitaldia zuzenean jarraituko du eitb.com-ek.

Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordea. Argazkia: EiTB
Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordea. Argazkia: EiTB
Euskal Herrian da jada egiaztatzaileen batzordea

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko indar politikoak eta sozialak ikusmin handiarekin itxaroten ari dira Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideek ostiral honetan ezagutzera emango duten ETAren iragarpena.

Iñigo Urkullu lehendakariak lehena izan behar zuen Ram Manikkalingam buru duten nazioarteko egiaztatzaileen mezua ezagutzen. Ostegun honetarako aurreikusita baldin bazegoen ere bilera, azkenean, ostiralean goizean goiz batzartuko dira, agerraldia baino lehen.

Ostiral honetan euskal alderdi gehienetako ordezkariekin bilduko dira, PPrekin eta UPyDrekin izan ezik. Azken horiek esan dutenez, ez dute inolako gonbidapenik jaso nazioarteko ordezkariekin elkarrizketatzeko, deitu izan arren, ez lirateke joango, ez dietelako hizketakide horiei egiazkotasunik ematen.

Sindikatuekin eta eragile sozialekin ere bilduko dira, tartean, euskal elizako ordezkariekin.

Iragarpena 14:00etan izango da, Bilboko hotel batean; egiaztatzaileek agerraldi publiko bat egingo dute ETAren desarmeari buruzko lehen keinua ezagutzera emateko.

Eragile politikoek eta sozialek ikusmen handia dute mezuren edukia jakiteko, baina batzuek horren benetako garrantzia ezbaian jartzen dute, armak entregatuko dituzten edo erabaki hori atzeratu egingo den zehaztuko den jakin nahi dute.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ostegun honetan positibotzat jo du desarmearen keinu hori, baina ETAk "sistematikoki" egiten dituen ekintzen "teatralizazioan laguntzeko" prest ez dagoela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaiko albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Bakea Euskadin Turismo-baserriak gaur