Bake prozesua -

Elkarrizketa

Pernando Barrena: 'ETAk ez darabil gogoan desegitea'

Sorturen bozeramaileak esan duenez, "armak eta indarkeria erabiliz" euskal politikagintzan izan duen parte-hartzeari "amaiera ematea" pentsatzen ari da ETA.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“ETAk ez darabil gogoan desegitea, armak eta indarkeria erabiliz euskal politikagintzan izan duen parte-hartzeari amaiera ematea baizik”, adierazi du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Barrenak esan du ETAk hartutako bideak “balio politiko izugarria” daukala. Horren harian, Espainiako eta Frantziako Gobernuari prozesua “gelditu” izana egotzi die.

Biktima guztien inguruan “ikuspegi orokorra” duen aktore politiko bakarra Sortu dela nabarmendu du Barrenak. Bestalde, Josu Zabarte ETAko kide ohiak El Mundo egunkariari eskainitako elkarrizketak biktimei atsegin ez egitea ulertzen duela gaineratu du.

“Hala ere, bere burua bakarrik ordezkatzen duen pertsona batek egindako adierazpenak besterik ez dira”, gaineratu du.

Bestalde, “arrazoi politikoengatik” espetxeratutako pertsonak dauden bitartean “normalizazio politikoa” ez dela “bideragarria” izango nabarmendu du Pernando Barrenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sortu ETA albisteak