Bake prozesua -

Alcala Mecon

Ibon Iparragirre presoa jipoitu dute espetxean eta erizaindegian da

Preso sozial batek jipoitu zuen Iparragirre, Etxeratek jakitera eman duenez. Larunbatean manifestazioa egingo dute Iparragirreren senide eta lagunek, Bilbon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Preso sozial batek Ibon Iparragirre ETAko presoa jipoitu zuen atzo eta, ondorioz, gaur goizean espetxeko erizaindegira eraman dute, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez.

Alcala Mecon dagoen preso ondarrutarrak gaixotasun larria du eta, Etxeraten aburuz, "aspaldi egon beharko luke etxean".

Preso horren senide eta lagunek manifestazioa egingo dute larunbatean, Bilbon, eta herritarrak protesta horretan parte hartzera gonbidatu ditu Etxeratek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak ETA gaur