Bake prozesua -

2008ko istiluak

Atzeratu dute HBren urteurrenaren epaiketa, Mancisidor atxilotuta

Kepa Mancisidor abokatua atxilotu dute gaur goizean, Eloy Velasco epaileak agindutako operazioan. Horrenbestez, Bilbon egin behar zuten epaiketa bertan behera uztea erabaki dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi pertsona epaitu behar zituzten gaurtik aurrera Bizkaiko Lurralde Auzitegian, 2008. urtean, Durangon, Herri Batasunaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldia galarazi ostean izandako gertakariengatik. Hala ere, Kepa Mancisidor abokatua epaiketa horretan aritu behar zen, baina Guardia Zibilak gaur goizean atxilotu du, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak agindutako operazioaren baitan. Hortaz, epaiketa bertan behera uztea erabaki dute.

Ertzaintzak alderdi politiko horren 30. urteurrena galarazi zuen, Auzitegi Nazionalaren aginduz, HB legez kanpokoa baitzen.

Auzipetuei desordena publikoak leporatzen dizkiete, eta urtebeteko espetxe-zigorra eskatuko dute horientzat. Agintaritzari desobeditzea ere egotzi diete batzuei, eta, hortaz, zigor-eskaera handiagoak izango dituzte.

Zazpi urte geroago, auzipetuen eserlekuan eseriko dira Gaizka Urruela, Enaitz Gallastegi, Iker Mendizabal, Xabat Atxabal, Mikel Moreno, Arkaitz Zipitria, Ibai Etxezarraga, Jon Ibarra eta Asier Andollo.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea