Bake prozesua -

Abokatuak

Mate operazioko atxilotuak: 'Presoak ez dira abokaturik gabe geratuko'

Joan den astean Guardia Zibilak egindako ‘Mate’ operazioaren helburua  ETAko presoak “isolatzea” eta “inolako babesik gabe uztea” dela adierazi dute.

Ez zela operazio juridikoa izan salatu dute atxilotutako abokatuek

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean Guardia Zibilak egindako ‘Mate’ operazioaren helburua  ETAko presoak “isolatzea” eta “inolako babesik gabe uztea” dela adierazi dute atxilotu eta aske utzitako 12 abokatuek agerraldi batean.

“Oztopo eta traben gainetik”, hala ere, presoek “defentsa” izaten jarraituko dutela nabarmendu dute.

Bizkaiko Abokatuen egoitzan eman dute prentsaurrekoa hamabi atxilotuek:Alfonso Zenon, Amaia Izko, Arantza Aparicio, Ainhoa Baglietto, Onintza Ostolaza, Jaione Karrera, Atxarte Salvador, Haizea Zilueaga, Eukene Jauregi, Kepa Mancisidor, Aiert Larrarte eta Ane Ituiño izan dira aipatu agerraldian.

‘Mate’ operazioa irregulartasunez beteta egon dela salatu dute eta operazioa ez zela “inola ere” juridikoa izan, “politikoa baizik”, gaineratu dute. Helburu bakarra, euren ustez, “presoak babesik gabe uztea”. “Barne ministroak berak onartu zuen, defentsa gabe utzi zituztela esan zuenean”.

“Gure konpromisoa, baina, kontrakoa da. Presoak ez dira abokaturik gabe geratuko”, adierazi du Kepa Mancisidorrek.

Gogoratu dutenez, epaileak euren kontra hainbat neurri hartu ditu, esaterako, euren bezeroak kartzelan bisitatzeko debekua edota kontu-korronteen blokeoa.

Helegiteak aurkeztu dituzte dagoeneko, epaileak hartutako neurri horien aurka

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA albisteak