Politika -

Isuna

1.000 euroko isuna, Patxi Lopez jazartzeaz akusatutakoentzat

2012eko hauteskunde autonomikoetan izan zen gertaera. Patxi Lopez eta haren ematea, Begoña Gil, botoa ematera joan zirenean “preso eta iheslariak” etxera irakur zitekeen pankarta zabaldu zuten.

Patxi Lopez eta Begoña Gil. Argazkia: EFE
Patxi Lopez eta Begoña Gil. Argazkia: EFE
Patxi Lopez eta Begoña Gil. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak 1.000 euroko isuna ezarri die Patxi Lopez jazartzeaz akusatutako lau pertsonei. 2012ko urriaren 21eko hauteskundeetan izan zen orain epaitu den gertaera, eta Patxi Lopez lehendakari zen orduan.

Azaroaren 11an Bizkaiko Auzitegiko lehen aretoak ahozko saioa egin zuen Fiskaltzak jarritako helegitearen aurrean. Izan ere, aurrez Bilboko epaitegiak lau gazteak absolbitu zituen, baina Ministerioak helegitea jarri eta ahozko saioa egin zuten.

Epaitegiak gaur ezagutzera eman duen epaian jasotzen denez, akusatuetako bakoitzak 1.000 euroko isuna ordaindu beharko du. Sei hilabeteko zigorra da eta egunero 6 euro ordaindu beharko dituzte. Horrez gain, sufragio pasiboko eskubidea bertan behera utzi diete eta epaiketa-kostuak ordaindu beharko dituzte.

2012eko hauteskunde autonomikoetan izan zen gertaera. Patxi Lopez eta haren ematea, Begoña Gil, botoa ematera joan ziren eta hauteskunde-mahaiaren aurrean “preso eta iheslariak” etxera irakur zitekeen pankarta zabaldu zuten.

Bizkaiko Auzitegiak gertaeren “larritasuna” nabarmendu du. Gazteen abokatuak absoluzioa eskatu zuen, “istilu txiki bat” izan zela iritzita. Defentsaren aburuz, “ez zen legeak jasotzen duen oinarrizko printzipio urraketarik egon”.

Epaiak dionez, “botoa emateko eskubidea oinarrizko eskubidea da eta botoa ematera doanak modu librean eta baketsuan eman behar du botoa, eta egoera hartan ez zen horrelakorik izan”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Patxi Lopez