Politika -

Birgizarteratzea

Jaurlaritza: 'EPPKren konpromisoa zertan datzan ikusi beharko da'

Josu Erkorekak hizpide izan du EPPK kolektiboak presoen birgizarteratzeari buruz ezagutzera eman duen oharra.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen artxiboko irudia
Josu Erkoreka
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak begi onez hartu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) Urkulluren Exekutiboak aurkeztutako birgizarteratze plana aztertzeko prest egotea, Josu Erkoreka bozeramailearen esanetan. “Hala ere, beraien konpromisoa zein den eta nola gauzatzen den ikusi beharko da”, gaineratu du. Erkorekak adierazi duenez, “lehen ere hartu dituzte antzeko konpromisoak, baina ezer gutxi egin dute ondoren”.

Jaurlaritzako bozeramailearen aburuz, “presoek espetxe-legeak eskaintzen dizkieten aukerak banaka hartu behar dituzte, eta ezin diote denek partekatzen duten estrategia bakarrari men egin”.

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan izan du hizpide Erkorekak EPPKren oharra.

“Presoen kolektiboak egindako adierazpenak balio handiagoa ematen die Jaurlaritzaren proposamenei, txostenei eta programei, eta, hori dela eta, gustura jaso du Jaurlaritzak oharra”, adierazi du Erkorekak. EPPKren konpromisoa edo interesa zein den, baina, aurrerago ikusi beharko dela nabarmendu du Jaurlaritzako bozeramaileak.

“EPPKren konpromisoa zein den ikusi behar dugu, iazko abenduaren espetxe-legearen baitan aritzeko konpromisoa hartu baitzuten, eta ondoren ikusi da horren inguruan ezer gutxi egin dutela”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Presoak bideoak ETA albisteak