Politika -

Lan publikoa

Nafarroako Gobernuak 358 lanpostuko eskaintza publikoa proposatu du

209 Osasunean izango dira, 134 Hezkuntzan, 10 suhiltzaileetan eta bost urritasun intelektuala duten pertsonentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 358 plazako lan eskaintza publiko bat proposatu du. Lanpostu horien artean, 209 Osasunean izango dira, 134 Hezkuntzan, 10 suhiltzaileetan eta bost urritasun intelektuala duten pertsonentzat.

Javier Morras Presidentzia sailburuak iragarri duenez, proposamen hori bihar aurkeztuko diete sindikatuei Funtzio Publikoaren Mahaian.

Morrasek azaldu duenez, ekimen honekin "legearen mugek baimendutako [plaza kopuru] gehienera" hurbiltzea dute helburu.

Gainera, plaza gehienek aldi baterakoak diren kontratuak finko bihurtzea ahalbidetuko dutela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako Gobernua