Politika -

Genozidioa egozten die

Nafarroako adierazpena auzitara eramatea aztertuko du Aralarrek

"Ezker abertzaleak eta bere beso armatu ETAk egindako garbiketa nazionala eta gizateriaren aurkako krimenak" gaitzesteko ekimena onartu zuen Nafarroako Parlamentuak hilaren 17an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ezker abertzaleak eta bere beso armatu ETAk egindako garbiketa nazionala eta gizarteriaren aurkako krimenak" gaitzesteko ekimena onartu zuen Nafarroako Parlamentuak martxoaren 17an. Adierazpen instituzional aurren aurka akzio penalak hastea aztertuko du Aralarrek; izan ere, Patxi Zabaletaren alderdiak txosten juridiko bat eskatu dio Nafarroako Parlamentuari, akzio penalak hasteko bideragarritasuna aztertzeko.

Testua Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak onartu zuen. UPNk, PSNk eta PPk horren alde bozkatu zuten, eta Bilduk, Aralarrek eta I-Ek, aldiz, aurka.

Gaur, bozeramaileen bilera bukatu ondoren, Patxi Zabaletak esan du akzio penalak bideratzea aztertuko dutela, “inputazio horrek ez baitu oinarririk”.

Adierazpenean, Ganberak “elkartasuna” agertu zien biktimei, eta otsailaren 11 ETAk ihes egitera behartutakoen eta gizateriaren aurkako krimenen biktimen aldeko eguna izendatu zuen, hilketak ez ahazteko.

Bestalde, “ezker abertzale bortitzak gizateriaren aurka egindako krimenen eta genozidio-ekintzen kontakizuna” Nafarroan maila guztietako material didaktikoetan jasotzeko eskatu zion Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) ebazpen bati jarraiki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi Ta Askatasuna albisteak