Politika -

Katalunia

Ika-mika banderengatik, Bartzelonako udaletxeko balkoian

ERCko zinegotzi batek Kataluniako bandera independentista jarri du balkoian, eta, jarraian, PPko ordezkari batek Espainiakoa atera du. Independentziaren aldeko oihuak entzun dira plazan.

Ika-mika Bartzelonako udaletxeko balkoian, banderengatik. Argazkia: EFE
Ika-mika Bartzelonako udaletxeko balkoian, banderengatik. Argazkia: EFE
ERC eta PPren arteko bandera gerra

1:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tentsio uneak izan dira Bartzelonako udaletxeko balkoian, ERCko eta PPko zinegotzien artean. Errepublikanoek estelada bat atera dute, eta Alberto Fernandez PPko ordezkariak, Espainiako bandera bat, ondoren.

Plazan bildutako jendea independentziaren aldeko leloak oihukatzen hasi da orduan, eta, azkenean, bi ikurrak kendu dituzte.

Hiriburuko patroiaren eguna dela eta, ekitaldia izan da Sant Jaume plazan. Udaletxeko balkoian tentsio unea izan denean, Artur Mas Generalitateko presidentea eta Ada Colau Bartzelonako alkatea ere bertan ziren.

Ayuntamiento Bardelona bandera española EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona bideoak Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur