Politika -

Auzitegi Nazionala

Epaileak Miguel Angel Blancoren hilketaren auzia berriro ireki du

Epaileak uste du Josetxo Arizkuren ETAko kideak agindu zuela PPko zinegotzia bahitzea eta hiltzean. ‘Kantauri’k otsailaren 10ean deklaratuko du Auzitegi Nazionalean.

Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak berriro ireki du, Fiskaltzak hala eskatuta, Miguel Angel Blancoren bahiketaren eta hilketaren auzia, Josetxo Arizkuren Ruiz ‘Kantauri’ ETAko kidea ikertzeko asmoz.

Epailearen ebazpenaren arabera, 1997ko uztailean Ermuko Alderdi Popularreko zinegotzia bahitzeko eta hiltzeko agindua ‘Kantauri’k eman omen zuen.

Gauzak horrela, ETAren aurkako  beste operazio batzuetan ‘Kantauri’ Miguel Angel Blancoren kasuarekin lotzen duen balizko frogen inguruko txostena bidaltzeko eskatu dio epaileak Guardia Zibilaren perituei.

Epaileak eta Fiskaltzak uste dute zantzu berriak daudela PPko zinegotzia bahitzeko eta hiltzeko agindua Josetxo Arizkurenek eman zuela pentsatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak