Politika -

IMMATRIKULAZIOAK

Bilboko Diozesia: 'Eliza ez da jabetzen berea ez den ezertaz'

EH Bilduk salatu du Elizak 500 ondasun bereganatu dituela EAEn 1978tik.

Mario Iceta Bilboko gotzaina. EiTB
Mario Iceta Bilboko gotzaina. EiTB
Mario Iceta Bilboko gotzaina. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Diozesiak esan du Eliza ez dela jabetzen "berea ez den ezertaz".

Elizbarrutiak prentsa ohar bat publikatu du gaur, EH Bilduk egindako salaketa baten harira. Izan ere, 1978tik, EAEn Elizak 500 ondasun bereganatu dituela kritikatu du koalizio abertzaleak, Eusko Legebiltzarrak eskatutako eta Eusko Jaurlaritzak egindako zerrenda bat oinarri.

Hori horrela, Bilboko Diozesiak esan du datu horiek "gaizki interpretatu" daitezkeela, eta Elizak eskubidea duela bereak diren ondasunak immatrikulatzeko.

"Immatrukalazioa ondasunaren jabe naizelako egiten da; ez naiz jabe bihurtzen ondasuna erroldatzeagatik", adierazi du elizbarrutiak.

Horren esanetan, ondasun bat Jabetzaren Erroldan lehen aldiz inskribatzea da immatrikulazioa, eta hori bide ohikotik edo ezohikotik egin daiteke. Modu batean zein bestean, zurea ez den ondasun bat ezin dela immatrikulatu nabarmendu du diozesiak.

2015ean Hipoteken Legea erreformatu zutenetik, Elizak Jabetzaren Errolda erabili dezake ondasunak immatrikulatzeko, herritarrek bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak EAE albisteak EH Bildu Nafarroa Eliza Katolikoa