Politika -

Kartzela politika

Jaurlaritzak espetxe onurak azaldu dizkie ETAko presoei gutun bidez

ETAko presoei “informazio” dokumentu bat helarazi die espetxe onurak jasotzeko eman behar dituzten pausoak zeintzuk diren jakin dezaten.

Martuteneko espetxea. Argazkia: EiTB
Martuteneko espetxea.
Martuteneko espetxea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "informazio" gutun bat helarazi die ETAko presoei, legediak aurreikusten dituen espetxe onurak nola eskuratu azaltzeko.

ETArekin lotutako delituengatik zigorra betetzen ari diren preso guztiei, banaka, helarazi diete gutuna, eta bertan azaltzen dute nola igaro daitekeen lehenengo gradutik bigarrenera, eta bigarrenetik hirugarrenera, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.

Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak, Jonan Fernandez buru duenak, bidali zituen gutunak apirilean, eta "informatzea" zen helburua, legediak graduz aldatzeko ematen dituen aukerak ezagutu ditzaten.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzak aspalditik defendatu du presoek espetxe onurak jasotzeko duten eskubidea, eta horren aldeko apustua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Presoak albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Albisteak