Politika -

Aberri Eguna

Ortuzar: 'Euskadik nazio gisa dituen eskubide politikoak onartu behar dira'

Aberri Egunaren bezperan, EAJk ekitaldiak egin ditu Bizkaiko hainbat mendi tontorretan ikurriña jartzeko.

Andoni Ortuzar, Bizkargi mendian egindako adierazpenetan. EiTB
Andoni Ortuzar, Bizkargi mendian egindako adierazpenetan. EiTB
Andoni Ortuzar, Bizkargi mendian egindako adierazpenetan. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak Euskadik nazio bat izateagatik dituen eskubide politikoak eta sozialak onartzea eskatu du gaur Bizkargi mendiaren tontorrean.

Aberri Egunaren bezperan, EAJk ekitaldiak egin ditu Bizkaiko hainbat mendi tontorretan ikurriña jarri eta bihar, Pazko igandea, Euskal Aberriaren egunaren ospakizunetan parte hartzeko deia egiteko.

Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidentea, Bizkargi mendira igo da, ehunka afiliatu jeltzalerekin batera. 1937an, astebeteko borroka gertatu zen han, Guda Zibilaren baitan. Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Jata mendira igo da.

Bizkargin, ermitaren alboan, jarri du ikurriña Ortuzarrek, eta "aurtengo Aberri Eguna giro politiko berezian" ospatuko dela azpimarratu du, ETAren armagabetzea dela eta. "Gertakari garrantzitsuak bizi izan ditugu azkenaldian, euskaldunen arteko bakearen eta bizikidetzaren bidea zabaltzen lagundu dutenak", gaineratu du. Ortuzarren iritziz, "autogobernuaren bidea da zintzilik" dagoen irakasgaia.

"Euskadi nazio bat dela uste dugu, eta, beraz, nazio gisa dituen eskubide politikoak eta sozialak onartu behar direla. Euskaldunek onartu behar dituzte eskubide politiko eta sozial horiek, gure etorkizuna erabakitzea haiei baitagokie", adierazi du Ortuzarrek. Horrez gain, gaineratu duenez, "Autogobernurako Ponentzian horretan ahaleginduko gara: Euskadirentzat estatus juridiko eta politiko berria lortzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea