Politika -

Espainiako Gobernua

Grande-Marlaska, Barne ministro berria

Magistratua 1962an jaio zen, Bilbon. Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren bokala da, eta Auzitegi Nazionaleko epailea izan zen. Besteak beste, Otegi auzipetu eta Faisan auzia zuzendu zituen.

Fernando Grande Marlaska magistratua. Artxiboko irudia: EiTB
Fernando Grande Marlaska magistratua. Artxiboko irudia: EiTB
Fernando Grande Marlaska magistratua. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska magistratua Pedro Sanchezen Gobernuko Barne ministroa izango da, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Moncloan egin duen agerraldian baieztatu duenez.

Grande-Marlaska 1962an jaio zen, Bilbon. Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren bokala da, eta Auzitegi Nazionaleko epailea izan zen. Besteak beste, Arnaldo Otegi auzipetu eta Faisan auzia zuzendu zituen.

Yak-42 hegazkinaren auziaren isntrukzioa ere Grande-Marlaskaren esku egon zen, eta bera izan hainbat kargu militarren kontrako auzia artxibatzea erabaki zuena, gorpuen identikazioan 'akatsak' egon zirela argudiatuta. Ondoren, Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak auzia berriro zabaltzea erabaki zuen.

2005etik 2006ko ekainaren amaiera arte Auzitegi Nazionaleko epaile moduan aritu zen, Baltasar Garzon (eszedentzia hartu zuen) ordezkatuz. Garzon bere postura bueltatu zenean, Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko zigor arloan aritu zen lanean 2012 urtera arte.

Ondoren, Alderdi Popularrak proposatuta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Albisteak