Teknologia -

Funtzionaltasun berria

Google Street Viewek denboran bidaiatzera gonbidatzen zaitu

Konpainiak mapa zerbitzuko funtzionaltasun berria aurkeztu du. Horri esker, erabiltzaileak denboran atzera egin, eta Googlekoek 2007tik atera dituzten argazkiak ikusteko aukera izango du.

Google Street Viewek denboran bidaiatzera gonbidatzen zaitu. Argazkia: Google Street View
Google Street Viewek denboran bidaiatzera gonbidatzen zaitu. Argazkia: Google Street View
Google Street Viewek denboran bidaiatzera gonbidatzen zaitu. Argazkia: Google Street View

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google Maps zerbitzuaren funtzionaltasun berri bat estreinatu du ostegun honetan Googlek. Horri esker, enpresak 2007tik mundu osoan zehar atera dituen argazki guztiak ikusteko aukera izango du erabiltzaileak.

Konpainiak berak blog ofizialean iragarri du Street View zerbitzuko funtzionaltasun berria, eta ostegun honetatik aurrera, apirilaren 24tik aurrera, erabili ahal izango da. Etorkizunean, sakelako telefonoetan ere erabili ahal izango da.

Googlek berak "denboraren kapsula" izenaz definitu duen aukera berri horrekin, erabiltzaileak leku bera une desberdinetan ikusteko aukera izango du. Google Maps zerbitzuak 9,66 milioi kilometro baino gehiago jaso ditu azken zazpi urteotan argazkitan.

Iraganeko argazkiak ikusteko, ordenagailuaren pantailako ezkerrean, goialdean, dagoen ordularian klik egin behar du erabiltzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google argazkiak Argazkigintza