Teknologia -

Wifi konexioa

eitb.euseko edukiak, Metro Bilbaon eskuragarri

Asteartetik, konexioa erabilgarri da San Mameseko geltokian. Datozen sei hilabeteetan apurka gehituz joango da sareko geltokien % 25era hedatu arte.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eitb.eusek bere edukiak Bilboko Metroan eskainiko ditu, wifi konexioaz hornitzeko metroak abian jarritako egitasmoari esker. Asteartetik, konexioa erabilgarri da San Mameseko geltokian. Datozen sei hilabeteetan apurka gehituz joango da sareko geltokien % 25era hedatu arte.

Horrenbestez, Metro Bilbaoko erabiltzaileek eitb.eus atariko albisteak irakurri ahal izango dituzte, modu erraz eta azkarrean. Horrez gain, EITB taldeko irratiak ere entzungai izango dira, bai euskaraz eta baita gazteleraz ere.

Metro Bilbaok iragan astean estreinatu zuen wifi konexioa emateko proiektu pilotua. WifiNova enpresarekin akordioa egin eta gero, uda baino lehen, 10 geltokira zabalduko dute Internetko konexioa.

Konexioa doan izango da, datu tarifarik kontratatuta izan beharrik gabe edo operatzaileen geltoki barruko estalduraren menpe egon barik,  gaitutako geltoki bakoitzeko egunean 15 minutuz, zerbitzua asteko edo hileko abonuarekin luzatzeko aukerarekin.

eitb.eus-eko informazioa lortzeko, www.metrobilbao.tuwi.es atarian sartu beharko dira erabiltzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Metro Bilbao albisteak