Teknologia -

Mobile World Congress

Lau eta 11 urte bitarteko umeentzako sakelakoa, salgai 2015ean

'Smartwatch' edo eskumuturreko erloju eta telefono mugikor adimenduna 150 euroan merkaturatuko du Telefonicak.

Sakelakoak bilagailua eta erlojua ere baditu. EFE
Filip umeentzako sakelakoa
Sakelakoak bilagailua eta erlojua ere baditu. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botoi bat sakatuta, gurasoak eta seme-alabak harremanetan izango dira Filip eskumuturreko erloju eta telefono adimendunaren bidez. bidez. Telefonicak Mobile World Congress jardunaldietan iragarri duenez, gailua aurten jarriko du salgai Espainiako Estatuan.

GPS, Wifi eta GSM teknologiak ditu aldi berean erlojua eta telefono mugikorra den gailu honek. Telefono operadoreak iragarri duenez, gurasoek segurtasun eremu bat ezarri ahalko dute, eta, haurra bertatik ateraz gero, abisua helduko zaie. Horrez gain, haurrak baimendutako bost telefono-zenbakirekin bakarrik hitz egin ahalko du. 'Izuaren botoia' ere badu gailuak, adingabea arriskuan sentitzen bada, hura sakatuta gurasoak ohartarazteko.

Telefonicaren arabera, "umeen neurrira egindako gailua da", apurtzeko zaila da, eta kolore askotako uhalak izango ditu eskuragarri.

Multinazionalak zerbitzua eskaintzen duen herrialde guztietan merkaturatuko du gailua, Europan hasita. Prezioaren eta salmenta-dataren berri zehatzik eman ez badu ere, litekeena da 2015eko bigarren seihilekorako jartzea salgai, 150 euroren truke.

AT&T konpainiak, Filip Tecnologies AEBn merkaturatzen duenak, 149 dolarretan saltzen du, eta hilero beste 10 euro kobratzen du horrekin batera ematen duen zerbitzuagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Telefonia mugikorra