Teknologia -

STREAMINGa

Sare Sozialei buruzko Biltzar Iberoamerikarra, zuzenean, eitb.eus-en

iRedes ekitaldiaren bosgarren edizioa apirilaren 16an eta 17an, osteguna eta ostirala, izango da Burgoseko Evolucion Forum aretoan. Goizean bi saio antolatu dituzte eta, arratsaldean, bat.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eitb.eus atariak zuzenean internet bidez, streamingez, eskainiko ditu Sare Sozialei buruzko Biltzar Iberoamerikarrean antolatutako jarduerak eta hitzaldiak, apirilaren 16an, osteguna, hasi eta, apirilaren 17ra arte, ostirala. iRedes ekimenaren bosgarren edizioa Burgosen izango da, Forum Evolucion aretoan. 40 hizlarik parte hartuko dute, eta "Social Media" arloko aditu ugari izango dira bertan.

Julio Alonsok ekingo die jardunaldiei, Weblogs SL enpresaren sortzaile eta zuzendariak. Amaieran, berriz, Monica Carrillo eta Iñaki Gabilondo kazetariek hitz egindo dute. Horiek guztiak, baita gainerako jarduerak ere, zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.eus atarian. Ostegun arratsaldean, esaterako, @Srcheeto @MisterJagger_ @hectorelcrack y @DavidSuarez_V youtuberrekin elkartzeko aukera eskainiko dute.

iRedes 2015eko antolakuntzak web atarien eta blogen esku utzi du jarduerak eskaintzeko aukera ahalbidetzen duen embed kodea, esteka honetan.

Hasieratik, eitb.eus EiTB taldeko web atariaren laguntza izan du iRedes ekimenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak