Teknologia -

Eduki bilatuenak

Zeren bila aritu gara Wikipedian aurten?

Euskaraz Lehen Mundu Gerra dago abenduko zerrendaren lehenengo postuan, eta Jasone Osoro zazpigarrena da. Espainieraz, Arroba (@) dago urteko zerrendaren lehen postuan.

Wikipedia. Argazkia: Wikipedia
Wikipedia.
Wikipedia. Argazkia: Wikipedia

M.G | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte amaierarekin batera, balantzeak egiteko garaia iristen da. Internet alorrean hamaika dira egin daitezkeen zerrendak, bisitetan, ikustaldietan, etab.-etan oinarrituta.

Hemen, Wikipediarekin lotutako urteko datuak biltzen saiatu gara. Saiatu, izan ere, euskarazko sarrerei buruzko datuak lortzea oso zaila da, eta azken hilabetekoak, astekoak eta egunekoak soilik daude Wikimedia Labsen tresnetan.

Hala, azken hilabetean Lehen Mundu Gerra izan da euskaraz gehien bilatu den sarrera, eta horren atzetik geratu dira, alde handiarekin, Erliebea eta Euskara. Top10-ean agertzen dira 7. eta 8. postuetan Jasone Osoro idazlea eta Pierre Topet 'Etxahun' koblakaria.

Espainieraz, berriz, aipatu webguneak urteko balantzea egiteko aukera ematen du. Arroba ikurra '@' izan da aurten espainieraz gehien bilatu den edukia, eta euskaraz legez, Lehen Mundu Gerra ere agertzen da Top10-ean, baina 6. postuan. Eskolarako etxeko-lanak ote horren arrazoia?

Espainierazko podiuma 'Voleibol'ek eta 'Baloncesto'k osatzen dute.

Bilaketa gehien ingelesez egiten da Wikipedian, eta zerrenda horren lehenengo tokia nahikoa bitxia da, gainerako hizkuntzen zerrendekin alderatuz gero, behintzat. Izan ere, 'Deaths in 2015' (Heriotzak 2015ean) da eduki bilatuena. Bigarrenak baino bi aldiz bisita gehiago ditu.

Podiuma 'Facebook'ek eta 'Islamic Statet of Iraq and the Levant'ek osatzen dute.

Katalunieraz, bai

Jakina da euskarak asko duela egiteko kataluniera harrapatzeko, baina hemen ere nabari da alde hori. Izan ere, Katalunieraz egin diren bilaketen urteko zerrenda munduko hizkuntza nagusienekin batera ageri da, euskarazkoena ez bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Albisteak