Teknologia -

sare sozialak

Karaktere muga 10.000ra handitzea aztertzen ari da Twitter

Sare sozialaren hormak 140 karaktereko txioak erakusten jarraituko luke, baina mezu bakoitza handitzeko aukera emango luke, eduki gehiago erakusteko.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txioetako karaktere muga 10.000ra igotzea aztertzen ari da Twitter, Reuters agentziak jakinarazi duenez. Egun, 140koa da muga.

Funtzionalitate berria aurtengo lehen hiruhilekoaren amaieran jarriko luke martxan sare sozialak, recode.net webgunearen arabera.

Antza denez, Twitterren hormak 140 karaktereko txioak erakusten jarraituko luke, baina mezu bakoitza handitzeko aukera emango luke, eduki gehiago erakusteko.

Twitter funtzionalitate berriak probatzen eta aztertzen izan da urrian Jack Dorsey kofundatzailea konpainiara itzuli zenetik, presidente izate. Harrezkero, adibidez, "Erosi" botoia sortu dute, eta "Faborito" botoiari "Atsegin Dut" izena jarri diote.

Sare sozialak presio handia du egun, iaz moteldu egin baitzen erabiltzaile berrien hazkundea (300 milioi ditu). Gainera, argazkien alorrean Instagram-ek aurrea hartu dio, 400 milioi erabiltzailerekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitterreko azken albisteak Sare sozialak berriak Gaurko azken ordukoa