Teknologia -

500.000 unitate saldu dituzte

Apple-en iPad salmentan jarri dute AEBetan

Adituen arabera, dispositibo berriaren 8 eta 10 milioi unitate salduko dituzte 2010ean zehar. 9,7 hazbeteko ukipen-pantaila du eta 499 euro balio ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IPad Apple-en dispositibo berria salgai dago, dagoeneko, AEBetan. Aparatuak 9,7 hazbeteko ukipen-pantaila du, 13 zentimetroko lodiera, 600 gramo pisatzen ditu eta 10 ordu piztuta irauten ditu. Wifi-arekin eta memoria 16 Gbekin jarri dute salmentan.

Iragan urtarrilaren 27an aurkeztu zutenean eztabaidak sortu ziren izango zuen arrakasta edo porrotari buruz, baina iPad-ek 2010erako salmenta itxaropenak bikoiztu egin ditu. Ustez, 500.000 unitate saldu dituzte dagoeneko eta analisten arabera, Apple-ek 8 eta 10 milioi unitate artean salduko dituzte aurten.

Lehenengo hiru hilabetetan, martxotik maiatzera, hasierako aurreikuspenek 750.000 unitate bidalita kalkulatzen zituen, baina 2,5 milioira igo behar izan dituzte aurreikuspenak.

Analisten arabera, denbora gutxi barru Apple ordenagailu eramangarrien merkatuan sartuko da iPad-ekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea