Teknologia -

NINTENDO NX

Nintendo NX kontsola berria 2017ko martxoan iritsiko da

Xehetasunetan sartu gabe Nintendok bere kontsola berria, NX, 2017ko martxoan merkaturatuko duela iragarri du.

Nintendo berria
Nintendo berria
Nintendo berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konpainia teknologikoko arduradunek urteko finantzen balantzea aurkeztu dute, eta aldi berean kontsola berria iragartzeko ere aprobetxatu dute. Kontzeptu berritzailea lantzen ari direla eta aurreko Nintendo DSaren antzik ez duela izango gaineratu dute.

Konpainia japoniarrak ez ditu NXren xehetasun gehiago aipatu. Besteak beste, oraindik ez dago jakiterik zer nolako itxura edo ezaugarri izango dituen gailu berriak. Adituen arabera, Los Angelesen (AEB) egiten den E3 bideojokoen industriako konbentziora arte itxaron beharko da zerbait jakiteko.

Ekitaldi berdinean gainera, The Legend of Zelda bideojokoaren bertsio berria E3 konbentzio horretan aurkeztuko dutela iragarri dute eta bertsio hau Wii U-an eta Nintendo NX-an eskuragarri egongo dela aipatu dute.

Era berean, Nintendok mugikorretarako aplikazio berriak iragarri dituzte. Fire Emblem eta Animal Crossing aplikazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko titularrak Eguneko albisteak Bideo-jokoak albisteak