Teknologia -

Argazkiak eta bideoak

Selfie dronek selfie makilak ordezkatu ditzakete

ROAM-e eta Hover Camera dronen eta argazki kameren arteko nahasketaren bi adibide dira. Mugitzen ari garen bitartean jarraitzen digute eta aurpegiak ezagutzeko teknologia dute.

Pertsona bat selfie bat ateratzen kontzertu batean, Vienan. Argazkia: EFE
Pertsona bat selfie bat ateratzen kontzertu batean, Vienan. Argazkia: EFE
Pertsona bat selfie bat ateratzen kontzertu batean, Vienan. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Selfie makila denborarekin desagertu daiteke. Konpainiak selfie dronetan lanean ari dira dagoeneko. ROAM-e eta Hover Camera dronen eta argazki kameren arteko nahasketaren bi adibide dira. Biek mugitzen ari garen bitartean jarraitzen digute eta aurpegiak ezagutzeko teknologia dute.

Hala ere, oraingoz oso garestiak dira eta bateriak ez du minutu gutxi batzuetako hegaldi baterako baino ematen, La Vanguardia egunkariko atari digitalak jakitera eman duenez.

IoT Group enpresak ROAM-e garatu du, ‘selfie’-ak egiteko ideiarekin soilik. Robot hegalari txikiak 8,5 zentimetro ditu eta hegal eraisgarriak ditu. Horrek leku askorik gabe dispositiboa eramateko aukera ematen du.

Simon Kantor asmatzaileak selfie makila hobetzeko asmoz sortu du ROAM-e. Hala, dispositiboak hegan egitea pentsatu zuen. Erabiltzailetik 25 metro aldentzeko, 360 graduko argazkiak atera eta bideoa zuzenean emateko gai da.

ROAM-e dispositiboak 5 megapixeleko CMOS sentsore bat du. 20 minutu airean emateko gaitasuna du. 350 bat euro ordaindu beharko dira eskuratzeko.

Pedro Sanchez selfie efe

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia jarraitzaileekin selfie bat ateratzen, Madrilen. Argazkia: EFE

Bestalde, Zero Zero Robotics Txinako konpainiak Hover Camera aurkeztu du. Selfie drone handiagoa da eta autonomia gutxiago du airean, baina argazki eta bideo hobeak egiteko kapaz da. 12 megapixeleko kamerarekin argazkiak eta 4K Ultra HD bideoak grabatzen ditu.

Esan bezala, drone handiagoa da, baina diseinu eraisgarria eta 238 gramoko pisua du. Kasu honetan, oraindik ez dute azken salneurriaren berri eman, baina 500 euro ingurukoa izatea espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra Gaurko titularrak