Teknologia -

FACEBOOK

Facebookek lagunen eta familiaren argitalpenak nabarmenduko ditu

Promozionatzeko Facebooken beharra daukaten ehunka medioen trafikoa txikituko du baina, helburua erabiltzaileentzat 'interesgarriagoak' diren edukiak erakustea da.

Facebookek lagunen eta familiaren argitalpenak nabarmenduko ditu. Argazkia: Spencer E Holtaway
Facebookek lagunen eta familiaren argitalpenak nabarmenduko ditu. Argazkia: Spencer E Holtaway
Facebookek lagunen eta familiaren argitalpenak nabarmenduko ditu. Argazkia: Spencer E Holtaway

agentziask | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko sare sozialik handienak, Facebookek, lagunen eta familiaren argitalpenak erabiltzaileeen hormetan nabarmenduko dituela iragarri du. Promozionatzeko Facebooken beharra daukaten ehunka hedabideren trafikoa aldiz, txikitu egingo da.

“Gure helburua jendearentzat interesgarriagoak diren edukiak erakustea da", adierazi du Adm Mosseri, Facebookeko edukien kudeaketako presidenteordeak, "Gure albisteen hormako algoritmoa berrituko dugu eta lagunen eta familiakoen argitalpen gehiago ikusteko aukera izango duzue”, gaineratu du.

Mosseriren arabera, hartutako erabaki honen ondorioz hedabideen trafikoa txikituko den arren, barne ikerketa baten arabera, erabiltzaileei lagunen eta familiakoen argitalpenak kontsumitzea gustatzen zaizkie gehien.

Bestalde, erabiltzaile gehienek Facebooken homan ikusi nahi dituzten edukiak 'entretenigarriak' izatea gustatzen zizkiela adierazi du Facebookeko presidenteordeak.

“Batzuentzat entretenigarria, pertsona famatu bat jarraitzea da, beste batentzat aldiz, zuzeneko bideoak ikustea edo lagunekin argazkiak partekatzea”, azpimarratu du.

Facebookek baieztatu duenez, erabaki honek hedabideek zuzenean argitaratzen dituzten edukien trafikoari eragingo dio zuzenean baina, inpaktua txikiagoa izango da hedabidearen trafiko gehiena erabiltzaileek partekatutako istorio edo bideoetatik badator.

“Hedabide batzuen trafikoa beraz handitu egingo da, eta beste batzuena aldiz, txikitu”, adierazi du Mosserik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Sare sozialak berriak Gaurko azken orduko albistea