Teknologia -

Bat-bateko mezularitza

Facebook Messenger eta WhatsApp, erabiltzaile kopuruan berdinduta

Hilean mila milioi erabiltzaile aktibo dituzte. Munduan egiten diren IP bidezko deien % 10 Facebook Messenger bidez egiten dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook Messenger bat-bateko mezularitza aplikazioak mila milioi erabiltzaile aktibo ditu hilean, Whatsapp aplikazioak bezainbeste, Marck Zuckerbergen konpainiak –berarenak dira biak– jakinarazi duenez.

Bi aplikazioen artean, egunero 60.000 milioi mezu bidaltzen dira, Facebookek emandako datuen arabera.

Facebook Messenger aplikazio independentea da 2014tik, eta munduan IP bidez egiten diren deien % 10 hori erabiliz egiten dira. Egunero 17.000 milioi argazki bidaltzen dira Messenger bitartez.

Facebooken hitzetan, Android sistema eragilea duten sakelakoetatik 1.000 milioi aldiz jaitsi dute aplikazioa, eta Appleren dendan gehien jaitsi duten edukien artean bigarren postuan dago, Facebooken atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook gaur WhatsApp nobedadeak