Teknologia -

Bideojokoak

Nintendok bideo-kontsola berria aurkeztu du: Nintendo Switch

Aparailua hibridoa izango da. Izan ere, etxeko telebistan zein kalean erabili ahal izango da, desmuntatu ahal izango delako.

Nintendo Switch kontsola. Argazkia: Nintendo
Nintendo Switch kontsola. Argazkia: Nintendo
Nintendo Switch kontsola. Argazkia: Nintendo

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nintendok bideo-kontsola berria aurkeztu du ostegun honetan: Nintendo Switch. 2017ko martxoan merkaturatuko dute.

Aparailua merkatuko lehen kontsola hibridoa izango da. Izan ere, etxeko telebistan zein kalean erabili ahal izango da, desmuntatu ahal izango delako. Hori dela eta, joko bat etxean hasi ahalko da, eta ondoren kalean jarraitu.

Kontsolak berak ere bereizmen handiko pantaila bat izango du. Horrenbestez, telebistara konektatu barik ere jokatu ahalko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gaurko azken orduko albistea Bideo-jokoak azken ordukoa