Teknologia -

Zibereraso masiboa

Munduko web garrantzitsuenetako asko erorarazi dituzte, eraso batean

Besteak beste, Twitter, Paypal, eBay, Reddit, 'The New York Times' eta 'Financial Times' webguneei egin diete eraso, bi orduz.

AEBko milioika erabiltzaile Internet barik utzi ditu sabotaje batek

1:07

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko webgune garrantzitsuenetako askori eraso masiboa egin diete ostiral arratsaldean. Webgune kaltedun guztiak AEBkoak dira. Besteak beste, hauei egin diete eraso: Twitter, Paypal, Amazon, eBay, Reddit, Spotify, Airbnb, Shopify, SoundCloud, Github, The New York Times eta Financial Times.

Antza denez, DDoS erasoa izan da, eta bi ordu iraun du. Tarte horretan, zerbitzarien enpresak (Dyn eta Amazon Web Services, kasu) erasoei aurre egiten saiatu dira.

DDoS eraso batean, pirata informatikoek zerbitzariak kolapsatzen dituzte, sartzeko eskaera faltsu masiboak bidaliz.

Twitterrek baieztatu egin du bi orduz erorita izan dela munduko hainbat otkitan, "DNS zerbitzarien erantzunetan atzemandako akatsak direla eta".

Bi erasoaldi

DyN enpresak Interneteko funtzionamendua jorratzen du, hodeian bildutako informazioan oinarrituta, eta bertako ingeniariak lanean ari dira erasoen kalteak murrizteko. Lehen erasoa 07:10ean izan da (13:10 Euskadin) eta ‘’gehien bat Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko bezeroei eragin die’’, enpresa horren arabera.

Twitterrek baieztatu du zerbitzuz kanpo egon izan dela bi orduz munduko zenbait tokitan, ‘’DNS zerbitzarien eratzanetan izandako akatsengatik’’. Antzeko arazoak igarri ditu Zendesk bezeroarekiko harremanetako software enpresak; eta baita Github etxeak ere (azken hau oso ezaguna da programazio esparruan).

Lehen alerta jaso eta bi ordura zerbitzuak berriz ere martxan jarri dituela jakitera eman du DyNk, baina ondoren berriz ere beste ziber eraso bat jasan dute, antzeko ezaugarriekin. Oraindik ez dute jatorria argitu.

Amazon etxeak ere noizbehinkako etenak izan ditu. Merkataritza elektronikoaz gain, Interneteko zerbitzuak eskaintzen dizkion Amazonek beste konpainia batzuei, tartean Netflix on-line telebistari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitter gaur Sare sozialak berriak Albisteak