Teknologia -

Sare sozialak

Albiste faltsuak bereizten ikasteko tresna martxan jarri du Facebookek

Hamar aholkuko gida bat da, besteak beste, albisteen URLak aztertu, datak berrikusi eta beste albiste batzuekin egiaztatu.

Facebook. Arxiboko irudia: Spencer E. Holtaway
Facebook. Arxiboko irudia: Spencer E. Holtaway
Facebook. Arxiboko irudia: Spencer E. Holtaway

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere erabiltzaileek albiste faltsuak bereizten ikasteko tresna berria martxan jarri du Facebook sare sozialak Espainiako plataforman. Hamar aholkuko gida bat da, besteak beste, albisteen URLak aztertu, datak berrikusi eta beste albiste batzuekin egiaztatu.

Facebooken ekimena, sare sozialak berak garatu du Firts Draft erakundearen lankidetzarekin. Mark Zuckerbergen plataformaren News Feed delakotik kontsultatu daiteke, konpainiak agiri batean azaldu duenez.

Tresnaren gainean sakatuta, erabiltzailea Laguntza Zentro batera eramaten du sare sozialak. Bertan aholkuen zerrenda aurkituko du. Tresna egun batzuk emango ditu martxan, Espainian.

Ekimenak albiste faltsuen pizgarri ekonomikoekin bukatu, jendeari albiste faltsuak aurkitzen lagundu eta horretarako produktuak sortu nahi ditu.

10 aholkuak

Facebooken lehen aholkua albisteen izenburuez ez fidatzea da, batez ere harridura-markak edo letra larriak badituzte, ala gertakari sinesgaitzen berri ematen badute.

Gainera, iturri ofizial baten berria dela baieztatzeko, URLak egiaztatzea gomendatzen du sare sozialak.

Bestalde, formatua  eta iturriak ongi aztertzea gomendatzen du Facebookek, informazio sinesgarri gehiago duen ataria ote den, edo diseinu bitxi ala zabarra duen ikusi.

Era berean, argazkiak eta datak berriz aztertzea garrantzitsua da; izan ere, irudiak manipulatzea edo testuingurutik ateratzea posible da, baita gertakarien kronologia ere.

Informazioaren aurrean jarrera kritikoa izan behar dela nabarmendu du sare sozialak, txantxetako albisteak bereizteko eta gertakariak egiaztatzeko, albistea idazteko erabilitako iturriak aztertuz, edo gai berdinaren inguruan argitaratutako beste artikulu batzuk irakurriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea