Publizitatea
X

Irratia zuzenean

NASAren misioa Marte barrutik aztertzeko 2018ko maiatzean

Teknologia

Planeta harritsuen sorrera

NASAk barrutik aztertuko du Marte bere misio berrian

agentziak | erredakzioa

2018/05/11

'Mars InSight' zundaren helburua plantea gorria barrutik aztertzea da eguzki sistema honetako planeta harritsuen sorrera ezagutzeko.

  • InSight zunda Los Angelesko zeruan. Argazkia: NASA.

    InSight zunda Los Angelesko zeruan. Argazkia: NASA.

    InSight zunda Los Angelesko zeruan. Argazkia: NASA.
  • Whatsapp
  • Bidali

NASAk InSight zunda jaurti zuen maiatzaren 5ean, Marteren barrutiak aztertzeko, hainbat urtez gainazala ikertu ostean. Misio hau ‘Discovery’ programaren parte da, eta planeta gorriaren azala, mantua eta nukleoa analizatuko ditu.

Ikerketa honekin, NASAko zientzialariek planeta harritsuen sorrera goiztiarrari buruzko galderak argitu nahi dituzte, Lurra, Artizarra eta Marte, besteak beste, nola sortu ziren argitzeko. Horretarako, zundak pultsua hartu, tenperatura neurtu eta erreflexuak aztertuko dizkio.

Zundak 360 kilogramo pisatzen ditu, eta Estatu Batuek Marte aztertzeko jaurtitako 21. zunda da. Oraingoan, planetaren higidura sismikoak detektatzeko tresnak eramango ditu, Martek dituen jarduera tektonikoak eta meteoritoen inpaktuak neurtzeko.

Marte hautatu dute zientzialariek aurreko misioetan lortutako laginengatik; izan ere, ibilgu bat eta bizitza mikrobiarra sor zezakeen kimika perfektua topatu zuten duela urte batzuk.

InSight azaroan helduko da bere helmugara. Bi urte (Marteko urtebete ia) emango ditu bertan, planetaren barrualdea ikertzen, horren sorrerari buruzko galderak argitzeko asmoz.

Apirilaren amaieran, ESAk eta NASAk hitzarmen bat sinatu zuten Marten lortutako laginak Lurrera ekarri eta sakon aztertzeko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena