Teknologia -

Aurkezpena

Applek iPhone 4S telefono berria aurkeztu du

Telefono berria iPhone 4 baino zazpi aldiz azkarragoa izango da. elefono berriak bi antena izango ditu. Era berean, 8 megapixeleko kamera bat izango du.

Tim Cook Apple konpainiako kontseilari delegatua. Argazkia: EFE
Tim Cook Apple konpainiako kontseilari delegatua
Apple konpainiaren iPhone 4S telefonoa aurkeztu dute

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple konpainiaren ekitaldian, dispositibo berriak aurkezteaz gain, emaitzen berri eman du Tim Cook kontseilari delegatu berriak. Mac os x lion-en arrakasta, iPad-aren erabateko nagusitasuna 'tablet'en sektorean (% 75eko merkatu-kuotarekin) eta iTunes-etik deskargatutako 16.000 milioi abestiak goraipatu ditu Apple konpainiako buruzagiak.

iPhone4 telefonoaren bertsio berria aurkeztu du gaur Phil Schiller Apple konpainiako presidenteordeak. iPhone 4S berria modelo originala baino zazpi aldiz azkarragoa izango da.

Produktu berriak A5 nukleo bikoitzeko txipa izango du (iPad 2-ak duen berdina). Bestalde, telefono berriak bi antena izango ditu, seinalearen harrera, soinuaren kalitatea eta deskarga abiadura hobetzeko. Era berean, 8 megapixeleko kamera bat izango du.

Ekitaldia konpainiaren campusean egin dute, Cupertinon (Kalifornia). IOS 5 sistema operatiboaren eguneratzeak iragarri ditu Tim Cook konpainiako kontseilari delegatuak. Horrela, Twitter bezalako sare sozialak barneratuko ditu eta baita iMessage zerbitzua ere. Azken hori urriaren 12an egongo da salgai.

iPhone 4, el 3GS, los iPad 1 eta 2 dispositiboek doan lortu ahal izango dute, eta baita iPod Touch-ak ere.

Arrakasta

iPhone berriaren aurkezpen ekitaldia Apple-k merkatuan duen boterea goraipatzeko erabili du Cookek. Arrakastaren zalantzarik ez izateko zerbitzuen eta dispositiboen datuak jakitera eman ditu konpainiak.

Horrela, iPhone eta iPad dispositiboen nagusitasuna datuekin demostratu du Apple-k. Guztira, 250 milioi iOS dispositibo saldu dituztela baieztatu du konpainiak.

Aurkezpenean musika protagonista izan da iPod eta iTunes sistemekin. iTunes Store, Apple-n gainerako produktuak bezalaxe, ikaragarri hazi da. Erraldoiak musika denda 2003ko apirilean merkaturatu zuen eta urte gutxiren buruan deskargak ikaragarri hazi dira. 2006an, plataformatik 1.000 milioi abesti deskargatu zituzten erabiltzaileek, eta 2010eko otsailean 10.000 milioi deskarga izan ziren.

Bestalde, Tim Cookek ez ditu Mac-a eta haren sistema operatiboa ahaztu. Mac OS X Lion-ak 6 milioi deskarga lortu ditu dagoeneko eta aurreko bertsioak baino % 80 gehiago hazi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea