Teknologia -

Mezularitza-zerbitzua

WhatsAppek arazoak ditu, eta eta erabiltzaileek ezin dituzte mezuak bidali eta jaso

DownDetector atariaren arabera, aplikazioak konexio-arazoak izan ditu Espainiako Estatuko hiri nagusietan, hala nola Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan, Bilbon eta Palman.

Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp berehalako mezularitza-zerbitzuak arazoak ditu; 22:10etik 23:15era arte aplikazioaren bidez mezuak bidaltzea eta jasotzea ezinezkoa izan da.

DownDetector atariaren arabera, aplikazioak konexio-arazoak izan ditu Espainiako Estatuko hiri nagusietan, hala nola Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan, Bilbon eta Palman.

Aplikaziorako sarbidean, zerbitzariaren konexioan eta mezuen bidalketan izandako arazoen berri eman dute erabiltzaileek. Gainera, WhatsApp joera bihurtu da Twitterren, 'txiolari' askok sare sozialean partekatu baitituzte arazoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak