Itxi

EITB TALDEA

Q-EPEA

EiTBk Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarrean hartuko du parte

Biltzarra Donostian izango da, maiatzaren 19an eta 20an, eta Iñigo Urkullu lehendakaria amaiera ekitaldian izango da.

  • Herri administrazioetako Kudeaketa aurreratuari buruzko VI. biltzarra

    Herri administrazioetako Kudeaketa aurreratuari buruzko VI. biltzarra

Q-epeak, kudeaketa aurreratuaren bilaketaren aldeko konpromisoa hartu duten euskal erakunde publikoen sareak, Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarra egingo du Donostian, Kursaal Biltzar Jauregian, maiatzaren 19an eta 20an. Biltzar horretan, lehen mailako hizlariek hartuko dute parte, eta EiTB ere bertan izango da.

Irekiera-hitzaldia Brendan Spillane australiarrak egingo du. Entrenatzailea, hezitzailea eta komunikazioan aditua da Spillane, eta sona handia du mundu mailan. Bere hitzaldian, lidergoaz eta komunikazioaz mintzatuko da, eta orobat komunikazio eraginkor eta elkarrizketa benetakoago batera zabalik dagoen lidergo baten inguruan beharrezkoa den kultur aldaketaz.

Administrazio publikoen gardentasuna, pertsonen sormena, berrikuntza eta motibazioa ere jorratuko dira biltzarrean, bai eta sare sozialak ere. Hizlarien artean, besteak beste, Ester Arizmendi, Gardentasuneko eta Gobernu Oneko Kontseiluko Lehendakaria; Dolors Reig, Carlos Fernandez Guerra eta Verónica del Carpio sare sozialetako aditu eta komunikatzaileak; Xavier Marcet berrikuntza estrategikoaren arloko aholkulari eta hizlaria; eta Viktor Küppers, motibaziorako prestakuntzan eta komunikazioan aditua.

Administrazio publikoen kudeaketa aurreratuari buruzko kongresua bi urtean behin ospatzen da eta VI. edizio hau Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egingo da.

Iñigo Urkullu lehendakariak Biltzarraren amaiera ekitaldian parte hartuko du eta Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak inauguratuko du.

 

250 parte-hartzaile inguru

Aurreko ediziotan balorazio oso positiboak egin dituzte parte-hartzaileek. Estatu osoko erakunde publiko eta pribatuak elkartu ohi dira Q-epean: udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritza, enpresa publikoak, aholkularitzak, hezkuntzako profesionalak, etab.

 

Esperientziak partekatzea, praktika onenari saria

Kongresua aukera praktiko ona da erreferentziazko profesionalekin eta beste erakunde batzuetako profesionalekin esperientziak partekatzeko, hala nola haiengandik ikasteko.

Izan ere, erakundeek beren esperientziak eta arrakasta-kasuak aurkezten dituzte. Jardunbide egokien Sariak 3 onenak hautatzen ditu. Onenak Q-epea saria jasotzen du, urtez urte garrantzitsuagoa bihurtzen ari den saria.

 

Informazio gehiago lortzeko: http://www.qepea.eus/congreso2016/eu/