Itxi

EITB TALDEA

Lehiaketa

SmartBerri mobilez egindako erreportajeen lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

A.E. | EiTB

Lehiaketaren asmoa ikus-entzunezko kazetaritzaren euskarri eta lanketa berriei ateak zabaltzea da, euskaraz eta gaztelaniaz, teknologia mugikorraren bitartez.

0:25

EiTBk, EHU/UPVrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan, SmartBerri mugikorrekin egindako erreportajeen lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da astelehen honetatik otsailaren 15era. Lehiaketaren asmoa ikus-entzunezko kazetaritzaren euskarri eta lanketa berriei ateak zabaltzea da, euskaraz eta gaztelaniaz, teknologia mugikorraren bitartez.

EiTBk sormen eredu berriei ateak zabaldu nahi dizkie eta martxan jarritako lehiaketara aurkeztu nahi dutenek eitb.eus-en baitan Smartberriren web gunera jo beharko dute eta bertan fitxa bete eta erreportajea igo.

Erreportajeek, gutxienez, minutu eta erdi iraun behar dute eta, gehienez, hiru minutu. EAEko hizkuntza ofizialetako batean (euskaraz edo gaztelaniaz) egindako erreportajeak aurkeztu ahal izango dira.

Bideoari dagokionez, formatu hauek onartuko dira: MOV, MPEG4, MP4, AVI, WMV, MPEGPS, FLV, 3GPP eta WebM. Kodifikazioaren konfigurazioa munduan gehien erabiltzen diren plataformetan erabili ohi dena izango da, Youtubekoa, esaterako.

Aditu epaimahaiak erabakiko du irabazlea zein den eta erreportajea ETBk emango du.

Parte hartzaileen artean hiru sari banatuko dira: lehenengoa 1.499 eurokoa izango da; bigarrena 499 eurokoa eta hirugarrena 199koa. Erreportajeak Epaimahaiaren erabakia martxoan, oraindik zehazteke dagoen egunean emango da jakitera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB