13:22

Gaztea

Durangoko Azoka 2015

Urriaren 1ean zabalduko dute Ahotsenean izena emateko epea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bestalde, irailaren 30ean bukatuko da Durangoko Azokan parte hartzeko izena emateko epea. Azokaren 50. edizioa abenduaren 4tik 8ra egingo dute.

  • Durangoko Azoka 2014. Argazkia: Azoka Instagram

    Durangoko Azoka 2014. Argazkia: Azoka Instagram

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal kulturak Durangon izango du hitzordua abenduaren 4tik aurrera. Aurretik iragarri genuen bezala, aipatu egunean hasi eta abenduaren 8ra arte egingo da Durangoko Azokaren 50. edizioa.

Hori horrela, antolatzaileak hasi dira dagoeneko "kulturaren plaza" izango dena atontzen. Datorren astean, adibidez, azokan parte hartzeko epea itxiko dute. Beraz, han izan nahi duten argitaletxeek, diskoetxeek, ekoizleek, elkarteek, erakundeek eta banatzaileek azken egunak dituzte euren lanak aurkezteko.

Behin epe hori itxita, Ahotsenean egon nahi duten idazleen eta musikarien txanda iritsiko da. Izan ere, azken orduetan iritsi zaigun informazioaren arabera, urriaren 1ean, 09:00etan, zabalduko dute izena emateko epea. Horretarako, parte-hartzaileek bi baldintza bete beharko dituzte. Euskaraz sortutako lanak aurkeztu beharko dituzte eta 2015ean argitaratutako proiektuak izan beharko dira.

Eskaera guztiak info@ahotsenea.net helbidean jasoko dira. Ahotsenearen webgunean dago informazio guztia eskuragarri.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean